

Gure aurtengo Udaberri kontzerturako, Mozart-en TXIRULA MAGIKOAren Lehen Hezkuntzarako moldaketa bat egin dugu eskolan, musika lantzeko ditugun baliabide guztiak erabiliz.
Eskeintzen dugun bertsioan, aria batzuetan, ahotsa nagusia izan beharrean, gelako musika tresnak, tresna sinfonikoak eta kotidiafonoak (eguneroko objektuak musika tresnatzat hartuta) izaten dira.
Produkzio honetan, Hezkuntz komunitateko barneko zein kanpoko esparru ezberdinetako eragileek hartzen dute parte: ikasle, irakasle, ez irakasle, EHU-ko praktiketako ikasle, Leioako kontserbatorioko irakasleek eta hirukote klasiko profesional batek.
No comments:
Post a Comment