EUSKARAREN EGUNA
Txominarestikoak
gatoz kantatzera
euskara zabaltzeko
etorri bait gera
saiatu ez egiten
eskolan erdera
gure hizkuntza denok
kanpora atera.
Euskara ezin da egon
besteen atzean
ez da batere zaila
pixkat saiatzean
hola jarrai zazue
denbora luzean
euskara jolasean
kale ta klasean
Maisuak esan digu
euskaraz hitz egin
gure artean behintzat
gazteleraz ezin
jolastu bitartean
mintzatu denekin
euskaraz hitzeginez
beti elkarrekin
Euskera eguna denez
aurrena bi muxu
belarritik tiratzen
utzi behar duzu
gero bizitzak ondo
zainduko zaitu zu
eta beste pila bat
beteko dituzu.
Euskara da gurea
ta mintza dezagun
berdin dugu lekua
argi eta ilun
klase eta patioan
beti gure lagun
euskara galtzen bada
gu gara errudun
Lehenengo egunean
gustura klasean
egon gara guztiok
denbora guztian
euskaraz hitzegiten
pozik solasean
orain lana egiten
ta gero etxean
Patioan futbolean
denok jolasean
gaztelera jabe da
euskara klasean
eragina bai dugu
hemen ikastean
euskera egin dezagun
guztion aurrean
Zorionak guraso
aita eta ama
oparirik onena
dator zuengana
euskera dela eta
ta besteko lana
jaso behar duzue
beragandik dana.
Bertsoak:
Doinua:
Benito Lertxundi-k: Balearen bertsoak
JOSEBAK KONPOSATUTAKO ESKOLAKO HIMNOA:
No comments:
Post a Comment