Musika benetazko hizkuntza unibertsala da; soinua eta erritmoa konbinatzen dituena.

BERTSOLARITZA





BERTSOLARITZA 
ARTE EFIMEROA AL DA? 
  





  









MUSIKA BERTSOTAN

Txirula zein bibolina
Xaxok jotzen du GOGOR
Orkestra berri daukagu
Maila erakusten du HOR
Ikusten musika falta
Nolatan jendeari ZOR

Agertzen gara iluzioz
Rezitalak inon SOR
Eskolak merezi du ta
Soinu altuan DERRIGOR
Taldeka egindako lana
Ikusteke du INORK


Bertsolaria: Joseba Kamiruaga
Doinua: Gai horrek badu mamia 






E S K O L A

Aspaldian ogibide

aspaldian nire LANA

denbora luze honetan

bakarreko IHARDUNA

Zenbat jende ezagutu (BIR)

zenbat eskolan IZANA

utzitako oroimena

denontzako EZAGUNA

Eskola maitatzen dugu

eskolak maitatzen GAITU

zenbat egindako lana

zenbat proiektu BURUTU

ahaleginetan guztiok

ildo beretik JARRAITU

betebeharra hasieran

konpromisua BIHURTU



Bertsolaria: JKamiruaga

Doinua: HABANERA
http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki5_2776a.mid








6. mailako ikasleek

ikasturte bukaerako jaialdirako

egindako bertsoak





Ikasle ezin hobea
lortzeko IZATEN
hemen Txomin Arestin
kurtsilo EGITEN
Nola ikasi behar
geroztik IKUSTEN
animatuta nago
inora JOATEN

Bertsolaria: Maite


Zortziak dira altxatu behar
eskolara JOATEKO
kanpoan hotza euritan ere
ez dira orduak HASTEKO
bi saio ostean errekreoa
aukera alde EGITEKO
merezia du egindakoa
horrenbeste IKASTEKO

Bertsolaria: Ainhoa


Honez gero kurtsoa
amaitua DAGO
denbora pasa zaigu
ezin ARINAGO
beldur naiz azkarregi
ez ote den JOANGO
oporrak hortxe daude
gero ta HURBILAGO

Bertsolaria: Aingeru


Txomin Aresti eskolan
aspaldian nago IKASTEAN
Ikasitako gauza guztiak
hartu ditut JOLASEAN
beti neurri EGOKIAN
nereganatzeko HANDITZEAN

Bertsolaria: Leire




25  URTEURRENEKO EKITALDIARI

HASIERA EMATEKO BERTSOA





AGURRA


Zuek, denontzat, gaurko eguna
 
eskertzeko banan BANA

 
Azken urtetan Txomin  Arestin

 
hain ondo egindako LANA

 
Aldez aurretik jakin ez gero

 
eskola dela DENONA

 
Zuen laguntzaz bete dugu ta

 
25 URTEURRENA




Egilea: Joseba Kamiruaga








HAIN EZBERDIN TA BERDINAK GARA 
 
TXOMIN ARESTIKOAK

Hain ezberdin ta  berdinak gara

pentsakera  ASKOTAKOAK

Lan egiteko harremanetan

leiala ta ALDEKOAK

Barrutik hamaika buruhauste
sentimendu KONTRAKOAK
Inolaz ere ezin ahaztu
eskolak EMANDAKOAK

Bertsotan gaude adierazteko
bakoitzaren  BARNEKOAK
Eskolan leku ditugu eta
guztiok NORBERAKOAK

Laguntza ematen aldamenean
baditugu TALDEKOAK
Adierazgarri gustora osoz
gaudela JARRITAKOAK
 
 Bertsolaria: Joseba Kamiruaga 





25.URTEURRENA OSPATZEKO 
ANDEREÑO MADALEN-ekin 
EGINDAKO KOPLAK:




Aurten ospatzen ditu
eskolak urteak
hogeitabost jadanik
 baditu beteak.

Gustura gaude ikasten
 jolasten ta abesten
 Txomin Aresti Jauna
 gu gaude oroitzen.


Bertsolariak: 2.mailako umeak eta andereño Madalen
Doinua: Xarmangarria

 

 

 

 

JOSEBAK KONPOSATUTAKO ESKOLAKO HIMNOA:


Leioan dago goiko partean
denetik eskola ONENA
Etxebizitzaz inguratua
Txomin Aresti du IZENA
Sartu orduko ta berehala
eskaratzean BARRENA
Aukeratua daukagu denok
heziketako HOBERENA



Jarri kanpoan letrero handian
“hemen gu gaude LANEAN”
Hamaika broma harreman onak
sentitzen gara FAMILIAN
Ordua heldu izan ez gero
hemetik alde EGITEAN
Eramango dut Txomin Aresti
betirako BIHOTZEAN

Bertsolaria: Joseba Kamiruaga
Doinua: Txoriak eta txoriburuak (Josebaren ahotsaz)




Followers