Musika benetazko hizkuntza unibertsala da; soinua eta erritmoa konbinatzen dituena.

Udaberri kontzertua







Gure aurtengo Udaberri kontzerturako,  Mozart-en TXIRULA MAGIKOAren Lehen Hezkuntzarako moldaketa bat egin dugu eskolan, musika lantzeko ditugun baliabide guztiak  erabiliz.

 Eskeintzen dugun bertsioan, aria batzuetan, ahotsa nagusia izan beharrean, gelako musika tresnak, tresna sinfonikoak eta kotidiafonoak (eguneroko objektuak musika tresnatzat hartuta) izaten dira.

 Produkzio honetan, Hezkuntz komunitateko barneko zein kanpoko esparru ezberdinetako eragileek hartzen dute parte: ikasle, irakasle, ez irakasle, EHU-ko praktiketako ikasle, Leioako kontserbatorioko irakasleek eta  hirukote klasiko profesional batek.
   

No comments:

Post a Comment

Followers